Goazen Olinpiadak jokatu dituzte Ordiziako talde eragileek

Goazen Olinpiadak burutu dituzte gaur goizean Ordiziako Plaza Nagusian. Aurtengoa, ekimen hau egin duten bigarren urtea da eta aurrekoan bezala, herriko talde eragile ugarik parte hartu dute; ikastetxe desberdinetako ikasleak, Nagusilan, San Jose egoitza, Garagunea, Osakidetza, eguneko zentroa, Kimetz eta Ordizia Kolore elkarteko lagunak bildu dira, joko desberdinetan elkarrekin aritzeko. Partaideak lau taldetan banatu dira eta horietako bakoitza, talde eragile desberdinetako kideek osatu dute.

Helburu nagusia, ez da olinpiadak irabaztea izan, izan ere, partaide guztiak dira irabazleak. Hori baino garrantzitsagoa izan da, adin desberdinetako herritarrak batera ekintzak egitea eta bide batez, jakinduria trasmititzea.

Hona hemen goizak eman duenaren argazki galeria.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend