Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Musua’ ikuskizun berriaren aurre estreinaldia egin dute Legazpin

Urtero egin ohi duten bezala, aurten ere Legazpiko haurren aurrean egin dute lehenengo emanaldia

Gaur goizean eta eguerdian, Legazpiko Latxartegi aretoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua ikuskizun berriaren aurre estreinaldia egin dute. Urteak dira Legazpiko haurren aurrean egiten dutela lehenengo emanaldia. Goizeko emanaldian haurrik txikienak aulkietan jarrita zeudela, argiak itzali direnean oihu batean eztanda egin dute umeek aho batez. Orduan atera dira pailazoak eta, ortzadarraren aterkiak eskuetan ikuskizunari ekin diote. Oraingoan, musuen haritik ohitura zaharrak eta berriak uztartu dituzte ikuskizunean eta den-denak urtaroekin lotu dituzte.

IMG-20181108-WA0000

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend