Asmuberekin 'Digestio nahasmenduak ulertzea' tailerra asteartean
Datorren asteartean, 18:30etik 20:30era bitartean, Asmuberen egoitzan, Digestio nahasmenduak ulertzea tailerra eskainiko dute Eluska Gonzalez eta Garbiñe Etxaniz adituek. Bizi ohiturek digestio prozesuan nola eragiten duten aztertuko dute.Honela, elik...
Honela, elikagaiak ondo aukeratu eta modu egokian sukaldatzea, mastikazioaren garrantziaren kontzientzia hartzea, gibelaren eragina digestio prozesuan, hesteetako mikrobiotaren eragina hesteetako gorabeheretan eta estresak egunerokoan nola eragiten duen aztertuko dute. Amaieran, digestioa hobetzeko erremedio naturalak eta plater osasungarriak ezagutuko dituzte. Asmubek jakinarazi duenez, amaieran «dastaketa txiki» bat egingo dute.