Goiz Deia txistulari taldeak hitzarmena dauka udalarekin urtean behin txistuarekin zerikusia daukan ekintza bat antolatzeko. Aurten Artxipielagoa ikuskizuna begiz jo zuten eta udalaren kultur sailaren babesari esker, Legazpira ekartzeko aukera izan dut...
Goiz Deia txistulari taldeak hitzarmena dauka udalarekin urtean behin txistuarekin zerikusia daukan ekintza bat antolatzeko. Aurten
Artxipielagoa ikuskizuna begiz jo zuten eta udalaren kultur sailaren babesari esker, Legazpira ekartzeko aukera izan dute. Bertsolaritza, kantugintza, txistua eta irudigintza uztartzen dituen ikuskizuna da. Ahozko tradizioa da ikuskizunaren muina, areago, herri kantugintza berreskuratzeko xedea dauka.
Diziplina bakoitza bere irlan, solasean arituko da artxipielago bat osatuz. 19:00etan hasita, Latxartegiko oholtzan honako artistak elkartuko ditu ikuskizunak: Ainhoa Garmendia, Andoni Egaña, Pello Ramírez, Garikoitz Mendizabal, German Ormazabal eta Belen Ibarrola.