Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, igandean, 11:30ean, Ardixarra etxetik abiatuta, Seguraren nortasunean emakumeek egindako ekarpena jasotzeko ibilbide gidatu berria aurkeztuko dute: Hariz hari, sorgindu adi. Ibilalaldiak zazpi geldialdi izango...
Emakumeen Mundu Martxaren etorrerarekin bat eginez, 2015ean Segurako lixibalekuan egindako ekitaldia // A. Apalategi
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, igandean, 11:30ean, Ardixarra etxetik abiatuta, Seguraren nortasunean emakumeek egindako ekarpena jasotzeko ibilbide gidatu berria aurkeztuko dute:
Hariz hari, sorgindu adi. Ibilalaldiak zazpi geldialdi izango ditu: Kontxixi, Emaginak, Lixibalekua, Erbiola, Xesteri, Txanbolinpe eta Anitane.
Plazan amaituko dute ibilaldia. Euskaraldiarekin ere lotuko dute ibilbide gidatua. Ibilaldia hasi aurretik, gainera, Laureano Telleriak kanpaiak joko ditu 11:11n, hilero 11. egunean egiten duen bezala, Euskaraldia gogora ekarriz. Bestalde, Euskaraldiarekin lotuta, izena emateko aukera izango da gaur, 19:00etatik aurrera, plazan.
Go!azen telesaila
Eta bihar,
Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehen kapitulua eskainiko dute, udalak eta Euskaraldiko batzordeak antolatuta. Bi saio izango dira, kultur etxean: LH3tik beherako ikasleentzat 17:30ean, eta gainontzekoentzat 18:30ean.