Hortzmuga konpainiak 'Femmes' kale antzerkia aurkeztuko du gaur
Gaur, 18:00etan, Bideluze plazan, Hortzmuga konpainiak Femmes kale antzerkia eskainiko du. Izpiñe Soto, Alejandro Antunez, Arantza Goikoetxea eta Begoña Krego aktoreak izango dira protagonista, lau amona iraultzaile eta aldarrikatzaileren paperean. ...
Gaur, 18:00etan, Bideluze plazan, Hortzmuga konpainiak Femmes kale antzerkia eskainiko du. Izpiñe Soto, Alejandro Antunez, Arantza Goikoetxea eta Begoña Krego aktoreak izango dira protagonista, lau amona iraultzaile eta aldarrikatzaileren paperean. Gizartearen desilusio, atsekabe eta nahigabeaz ohartuta, zigor bidea euren esku hartu eta iraultza egitea erabaki dute. Mezu bat kaleratu nahi dute: «Ez inoiz gutxietsi puntua egiten duen emakumerik».