Igeriketa txapelketa jokatuko dute bihar, Ordiziako Majorin

KIROLA // Igeriketako neguko ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar, larunbata, Ordiziako Majori kiroldegian 16:00etan hasita. Ordizia, Tolosaldea, Igartza, Buruntzaldea, Hernani, Fortuna eta Konporta taldeek parte hartuko dute. Ordiziako 16 igerilarik parte hartuko dute eta urtarrilean egingo den Taldekako Gipuzkoa Kopan sartzeko ahalik eta puntu gehien lortzea da helburua.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend