Talo eta gaztaina jana antolatu dute Argi Berri elkartean Ordizian
Urteko sasoi honetan ohitura da gaztaina eta talo janak egitea Goierriko toki askotan. Ordiziako Argi Berri Elkartekoek ere ohiturari eutsi eta bihar, larunbata, 19:00etatik aurrera egingo dute, elkartean bertan. Bazkideak, senideak, lagunak eta auzotarrak ere, guztiak gonbidatuta daude ospakizun horretan parte hartzera.