Xapostiralak berriz ere martxan izango dira gaurtik aurrera

Gaztetxoentzako aisialdia eskaintzera datoz ostiraletan Idiazabalgo Xapobixi elkartekoak. Partaideen zerrendak argitarau dituzte Izaldarrok-en atarian

Bueltan dira Xapostiralak Idiazabalen, Xapobixi Elkartearen eskutik. Udazkenari eta eguraldi txarrari aurre egiteko herriko gaztetxoentzako aisialdi aukera da eskaintzen dutena. Ez da lehenengo urtea ekimen hau abiarazten dutena, baina aurtengoan aldaketaren batekin dator.

Hilabetean hiru ostiraletan izango dira Xapostiralak, eta horrekin batera, haurrak hiru taldetan banatuko dituzte. Taldeko 30 haurreko muga egongo da. Xapostiralak egingo diren tokia ere aldatu egin dute aurten, Gaztekeluan izan beharrean Ludotekan egingo dute, udaletxe zaharreko areto nagusiaren ondoan, hain zuzen ere.

Zerrendak ikusgai

Parte hartuko duten haurren zerrendak argitaratu dira. 2. eta 3. ziklokoen taldeetan ez da itxaron zerrendarik ireki behar izan, baina 1. ziklokoenean, bai. Beraz, aurreikusten bada haurren bat faltako dela tokatzen zaion egunean, abixatu egin beharko da eta hala, itxaron zerrendako bat sartuko litzateke. Datak ondorengoak izango dira: LH1 eta LH2, azaroak 16; LH3 eta LH4, azaroak 23; eta LH4 eta LH5, azaroak 30. Zerrenda osoa, izaldarrok.eus webgunean dago.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend