Aramako San Martin jaiei bukaera emateko hamaiketakoa

Hainbat jaki prestatu dituzte hamaiketakoa egiteko Arrikutz elkartean.

Hainbat jaki prestatu dituzte hamaiketakoa egiteko Arrikutz elkartean.

Aramako San Martin festei amaiera emateko hamaiketakoa egin dute Arrikutz elkartean. Adin guztietako jendea joan da elkartera meza osteko mokadutxoa egitera: besteak beste, odolkia, txorizoa eta salda jan dituzte bertan bildu direnek.

Meza eta hamaiketakoa egin ostean, toka txapelketa herrikoia egin dute 12:30ean. Arratsaldean patata tortila lehiaketa egiteaz gain, festa amaierako suziriak ere jaurtiko dituzte. Dudarik gabe, aurten ere bereziak izan dira San Martinak aramarrentzat.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend