Hainbat ekintza antolatu dituzte Ataunen San Martin festen amaieraren harira: herri azoka, kantu poteoa eta Mondeju beltzen lehiaketa, besteak beste
Xabier Antza IX. Mondeju Beltzen lehiaketako saria jasotzen.
Xabier Antzak lortu du garaipena Ataungo Mondeju Beltzen IX. lehiaketan. Bigarren postua Mikel Morearentzat izan da; hirugarren saritua, bestalde, Iban Sukia izan da. Lehiaketako antolatzaileek Ataungo Mondeju Beltzaren lagunartea osatu dutela adierazi dute: horren harira, Joxe Ramon Erauskini oroigarria eman diote.
Mondeju Beltzen lehiaketaz gain, San Martin jaietako azken egunean ataundarrek hamaika ekintza antolatu dituzte: herri azokan hainbat produktu egon dira salgai, eta kantu poteoak herriko kaleak alaitu ditu. Horretaz gain, IV. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki lehiaketaren sari banaketa egin dute.
Ataungo San Martin auzoan bildu direnek giro ederrean eman diete amaiera festei; gainera, mondeju beltz apartak dastatzeko aukera izan dute.
IX. Mondeju Beltzen lehiaketako sarituak
1- Xabier Antza
2- Mikel Morea
3- Iban Sukia
IV. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki lehiaketako sarituak
Ipuin lehiaketako garaileak DBH mailan:
1- June Aiestaran
2- Uxue Llorente
3- Leire Barandiaran
Ipuin lehiaketako garaileak LH mailan:
1- Pol Elgarresta
2- Haitz Urrestarazu
3- Intza Amundarain
Marrazki lehiaketako garaileak LH 5-6 mailan:
1- Aetz San Sebastian
2- Intza Amundarain
3- Haitz Urrestarazu
Marrazki lehiaketako garaileak LH 3-4 mailan:
1- Aiora Jauregi
2- Beñat Bikuña
3- Lia Goena
Marrazki lehiaketako garaileak LH 1-2 mailan:
1- Unax Santana
2- Garazi Jauregi
3- Enara Aizpurua