Auzoetako Birgaitze Plan Berezia ikusgai dago udaletxean
Legazpiko San Inazio, San Martin, Arantzazu eta San Jose auzoak Birgaitzeko Plan Berezia erakusketa publikoaren fasean dago. Legazpiarrek plana ikusi eta alegazioak aurkezteko aukera dute abenduaren 1era arte.Planaren helburua da auzootan egin beharrek...
Planaren helburua da auzootan egin beharreko birgaitzeen irizpideak zehaztea, hala eraikinek igogailuak jartzeko bete behar dituzten baldintzak nola isolatze termikoa gauzatzeko bete behar dituztenak. Plana udaletxean ikus daiteke.