Behobia Gaztean zortzi goierritar lehiatu dira
Behobia-Donostia eta Behobia Txikiaren tarteko Behobia Gaztea lasterketa jokatu zen igandean. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek 4,4 kilometro egin zituzten Herrerako biribilgunetik Boulevarderaino, 09:45ean hasita.204 korrikalarik hartu zuten parte, tar...
204 korrikalarik hartu zuten parte, tartean zortzi goierritarrek: 2002-2003 urteetan jaiotakoetan, Ordiziako Aitor Altuna 12.a izan zen (0:16:58), Iker Gonzalez 57.a (0:23:04) eta Zaldibiako Graxi Elosegi 9.a (0:20:11). 2004an jaiotakoetan, berriz, Gaintzako Josu Garmendia 29.a (0:21:46) eta Ordiziako Inge Razkin 7.a (0:22:30) izan ziren. Juniorretan, Jon Zeberio lazkaotarrak irabazi zuen (0:15:57) eta Maider Lorrente (0:20:07) eta Lorea Rajado (0:21:07) herrikideek eta Legorretako Alex Arrizabalagak ( 0:22:20)ere parte hartu zuten.