Errazkin, Lazkaoko PSEren egoitzaren erasotik absolbitua
LAZKAO // Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Ugaitz Errazkin ETAko preso hernaniarra Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurka 2009an izan zen atentatutik. Lehengo astean egin zen epaiketa, eta erasotik errugabe deklaratu du Errazkin. Hala, esp...
LAZKAO // Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Ugaitz Errazkin ETAko preso hernaniarra Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurka 2009an izan zen atentatutik. Lehengo astean egin zen epaiketa, eta erasotik errugabe deklaratu du Errazkin. Hala, espetxetik ostegunean irten zen. Algecirasen zegoen preso. 2012ko ekainean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Okzitanian.