Korrikaren festan, 445 goierritar protagonista
Behobia-Donostia lasterketan Lazkaon bizi den Maite Arraizak lehenengo emakumezko gipuzkoarraren txapela jantzi du. Lehenengo goierritarra Aritz Egea izan daBehobia eta Donostiako Boulevardaren arteko 20 kilometroak korrikalariz eta ikuslez bete ziren ...
Behobia-Donostia lasterketan Lazkaon bizi den Maite Arraizak lehenengo emakumezko gipuzkoarraren txapela jantzi du. Lehenengo goierritarra Aritz Egea izan da
Behobia eta Donostiako Boulevardaren arteko 20 kilometroak korrikalariz eta ikuslez bete ziren beste behin ere igandean. Behobiatik 26.027 korrikalari abiatu ziren korrika, bakoitzak jarritako helburua eta ametsa betetzeko ilusioarekin; horietatik 24.914 lagun iritsi ziren helmugara. Ohikoa den bezala, goierritar korrikalari ugari izan ziren igandeko korrikaren festako protagonistak: 445. Horietako gehienek, 431 lagunek, korrika egin zuten 20 kilometroko ibilbidea. Iazkoarekin alderatuta, 94 gutxiago.Sailkapenari begiratuta, emakumezkoen podiumean, Lazkaon bizi den Maite Arraizak, Gipuzkoako lehenengo emakumezkoarena txapela jaso zuen; seigarren emakumezkorik azkarrena izan zen Arraiza. Bigarren emakumezko goierritarra Ma-ddalen Cano beasaindarra izan zen eta hirugarrena, Ainara Gonzalez zumarragarra.
Gizonezkoetan, hamaikagarren postuan sartu zen lehenengo goierritarra: Aritz Egea urretxuarra; bigarrena Alexander Oiarbide (Ordizia) eta hirugarrena Angel Vazquez (Lazkao).
Desgaitasun fisikoren bat dutenek ere parte hartzen dute. Goierritar bakarrak hartu zuen parte Imanol Elorzak, laugarrena izan zen (02:19:15).
Azkenik, korrikan egin beharrean roller edo patinetan egiten dutenak ere badira. Lau goierritarrek hartu zuten parte: Altzagako Mikel Munduatek, Legazpiko Asier Mediavillak eta Itziar Zabaletak, eta Zumarragako Xabier Aranburuk.