BEASAIN // Beasaingo Udaleko hiru alderdi politikoetako (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE) ordezkariek elkarrekin parte hartu zuten larunbateko Memoriaren Eguneko ekitaldian. Barandiaran plazako oroitarriaren aurrean elkarretaratzea egin eta lore sorta jarri ...
Memoriaren Eguna dela eta, ekitaldiak egin dituzte asteburuan, Beasainen eta Zumarragan. Bi udaletan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek parte hartu zuten, larunbateko ekitaldietan.
Beasainen, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko kideak izan ziren, Barandiaran plazan. Bertan dagoen oroitarriaren aurrean ekitaldia egin zuten, eta Gernikako Arbolaren kimua den haritzean lore sorta jarri zuten.
Zumarragan berriz, Klara Larrañaga lorategian izan zen ekitaldia. Alderdi guztietako ordezkariek eta biktimen senitartekoek parte hartu zuten. Jose Maria Perez, Ramon Ledo, Manuel Indiano, Iñaki Mendiluze eta Isidro Etxaniz gogoratu zituzten.