San Martin egunean 590 euro bildu dituzte Agifes elkartearen alde
Asteburuan San Martin ospatu dute Urretxun eta Zumarragako Aginaga auzoan.Urretxun igandean egin zuten festa. Goizean, dantza saioa egon zen Areizaga-Kalebarren plazan eta odolki eta tripaki dastaketa Aterpe elkartean.Arratsaldean Aterpe jubilatuen elk...
Urretxun igandean egin zuten festa. Goizean, dantza saioa egon zen Areizaga-Kalebarren plazan eta odolki eta tripaki dastaketa Aterpe elkartean.
Arratsaldean Aterpe jubilatuen elkartean dantzaldia egon zen eta Iparragirre plazan haurrentzako jolasak eta txokolatada. Gainera, Iparragirre Balerdi musika tailerrak kalejira egin zuen. Urteroko moduan, Martintxo txerria ikusgai jarri zuten, odolkia dastatzeko aukera egon zen eta bi urdaiazpiko zozkatu zituzten. Hauek izan dira bi zenbaki irabazleak: 1682 eta 1772. Azaroaren 19ko 12:00ak arte aurkeztu daitezke txartel irabazleak Urretxuko kultur etxean (943 03 80 88). Jasotako dirua, 590 euro, Agifes elkarteari emango diote.
Aginaga auzoan ere San Martin ospatu dute asteburuan, giro ederrean. Larunbatean pilota partidak, bazkaria, jolasak, txokolate jana, afaria eta erromeria egon ziren. Igandean, berriz, meza, aizkolariak, bertsolariak, trikitilariak eta bazkaria.