Azken haginak?

GUTUNA – Juan Garin Aldasoro

gutunaAEBetako Utah estatuan kezkaturik daude Pando-en biziraupenagatik. Pando, sustrai beretik sortutako lertxundi erraldoi bat da eta zenbait adituren ustez munduko bizidun handiena. 80.000 urte inguru omen ditu baina orein eta etxabereek sortutako kalteen ondorioz iragarpen ezkorrenek, neurri eraginkorrak hartu ezean, 50 urte barru desagertu daitekeela diote.

Gure inguruan ere natura maite dugunok badugu zertaz kezkatu. Gizakien jardueren eraginez leku helezin eta malkarretan bizi da hagina, eta horrela iraun du ehundaka urteetan, baina duela 20 bat urtetik hona, geroz eta ugariagoak diren orkatzak, zuhaitz eder horien inguruan dauden landare gazteak zuritzen dituzte igartzeraino, horrela beraien ugaltzeko ahalmena zapuztuz. Zerbait egiten ez badugu, akabo gipuzkoarron ikur den hagina!

– Juan Garin Aldasoro

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend