La Basu eta 2zio taldeen kontzertua bihar, Legorretan
LEGORRETA // Bihar, ostirala, musika kontzertua egingo dute Legorretako Herri Antzokian 22:30ean hasita. 2zio eta La Basu izango dira. Sarrerak bost euroren truke jarriko dituzte salgai eta bihar eros daitezke.