Neskak errugbira gerturatzeko entrenamendu saioa, igandean
ORDIZIA // Neskak errugbira gerturatu asmoz, Ekarri neska bat! ekimena jarri du abian Ordizia Rugby Elkarteak. Klubeko kideei eta zaleei dei egiten diete, Altamirara neska bat laguntzeko entrenamendu saio bat egiteko, igandean, 10:00etan.