Ormaiztegiko Gizarte Etxearen inaugurazio ekitaldia etzi egingo dute
Ekitaldia 12:30ean izango da eta ordezkari politikoez gain, Edurne Elortzak eskola zaharrean bizi izandakoa gogoratuko du. Eskola 1916an inauguratu zuten eta egun harekin lotuko dute etzikoaEskola zaharra gizarte etxe bihurtzeko lanketa 2015ean martxan...
Ekitaldia 12:30ean izango da eta ordezkari politikoez gain, Edurne Elortzak eskola zaharrean bizi izandakoa gogoratuko du. Eskola 1916an inauguratu zuten eta egun harekin lotuko dute etzikoa
Eskola zaharra gizarte etxe bihurtzeko lanketa 2015ean martxan jarri zuen udal gobernuak. Jon Enrique alkatearen hitzetan, «buru-belarri aritu gara ordutik eta jende askoren esfortzuari esker, gizarte etxea hartuko duen eraikuntza modernoa eta funtzionala egin dugu». Inaugurazioa 12:30ean izango da.Ekitaldi «xumea» izango dela nabarmendu du Enriquek. Gizarte etxeko areto nagusian izango da. Ainhoa Aizpurua Garapen Ekonomikoko Foru Diputatua, Mari Jose Telleria kultura zuzendaria eta Mari Karmen Garmendia Matia Fundazioko ordezkaria bertan egongo dira. Enriquek, Aizpuruak eta Telleriak hitza hartuko dute. Ondoren, Edurne Elortza eskola zaharrean ikasi zueneko oroitzapenez mintzatuko da.
Alkateak «sorpresa txiki bat» iragarri du. Hain zuzen, eskola zaharra 1916an inauguratu zutenean, haur batek testu bat irakurri zuen eta haren ondorengoek testu hura gorde dute. Etziko inaugurazio ekitaldian familia bereko haur batek irakurriko du.
Aurresku bat dantzatuko dute piano doinuek lagunduta, eraikina bisitatu eta mokadutxoa jango dute amaitzeko.
Lanen aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa izan da. Gizarte etxeak taberna, areto nagusi bat, gaztelekua, eguneko zentroa, jubilatuak elkartzeko gunea, ile-apaindegia eta liburutegia hartuko ditu.