Pou anaiek 'Abentura bertikalak Artikoan' lana aurkeztuko dute
Gaur, 19:30ean, Igartzako jauregian, Aizkorri eta Arrastaka mendi taldeek antolatutako Mendi Astearen azkeneko ikus-entzun saioa izango da. Iker eta Eneko Pou anai eskalatzaileek, Abentura bertikalak Artikoan: Balfin uhartea eta Siberia ikus-entzunezko...
Mundu mailan ezagunak diren mendigoizaleak dira Gasteizko bi anaiak eta gaur aurkeztuko duten lanean, beraien ibilbideko bi abenturarik garrantzi- tsuenetakoak azalduko dituzte. Lehena, «bi hilabetez artean esploratu gabe zegoen bailara batean isolatuta egindako espedizioa. Hasiera batean, hainbat ezbeharraren aurrean biziraun behar izan zutena eta ondorenean lau bide guztiak ere estilo librean irekitzen amaitu zutena».
Bigarren abenturan, berriz, «eltxoak izango dira ezinegona eragingo dienak, eta hala eta guztiz ere, estilo alpinoan zortzi ibilbide berri irekita itzuliko dira. Bideak aparteko estiloan ireki dira, behe-behetik hasita eta librean. Eta ez hori bakarrik, saiakera bakarrean eta geldialdirik gabe 11 orduz jarraian eskalatuta».