Zapatariko parkea 3-12 urteko haurrentzako egokitu dute
Zapatariko jolas parkea haurrentzako elementu berriekin hornitu du udalak azken asteetan, «udalerrian dauden espazioak berritzeko, egokitzeko eta mantenu eginkizunak betetzeko konpromisoarekin» jarraituz. Orain arte, 0-100 urte bitarteko erabiltzaile...
Bestalde, aurretik zeuden ariketa fisikoa egiteko elementuak Ezkierdi parkean jarri dituzte: «Tresnak aprobetxatuz parte hori osatuagoa geratu da pertsona nagusien onurarako».
Udalaren esanetan, «akupuntura urbanoaren filosofia jarraituz, aldaketa handirik burutu gabe, erabilera gutxi edo utzikeriaz gainbeheran dauden espazioak eta tokiak berreskuratzea» da helburua, «beharrak antzeman, lehentasunak ezarri eta eraldaketak edo berrikuntzak egin aipatutako tokietan».