1.652 lagunek eman dute izena Euskaraldian
ZUMARRAGA // 1.652 urretxuar eta zumarragarrek eman dute izena Euskaraldian. Horietatik 1.123 Ahobizi izango dira eta 529 Belarriprest. Hirutik bi emakumeak dira. Txapa banaketa asteazkenean hasi zuten eta deialdiak arrakasta izan zuen. Zelai Arizti ku...
ZUMARRAGA // 1.652 urretxuar eta zumarragarrek eman dute izena Euskaraldian. Horietatik 1.123 Ahobizi izango dira eta 529 Belarriprest. Hirutik bi emakumeak dira. Txapa banaketa asteazkenean hasi zuten eta deialdiak arrakasta izan zuen. Zelai Arizti kultur etxeko aretoa txiki gelditu zen. 400 txapa baino gehiago banatu ziren. Oraindik jaso ez dutenek, beraien herriko kultur etxera jo behar dute.