Bihar indarkeria sexistaren aurkako matazak josiko dituzte
Asmube elkarteak antolatuta, indarkeria sexistaren aurkako hari matazak egiten aritu dira hainbat herritar azken asteetan eta bihar, 11:00etatik 13:30era bitartean, banaka egindako lanak elkarrekin josiko dituzte plaza azpian. Azaroaren 25ean, Emakume...
Asmube elkarteak antolatuta, indarkeria sexistaren aurkako hari matazak egiten aritu dira hainbat herritar azken asteetan eta bihar, 11:00etatik 13:30era bitartean, banaka egindako lanak elkarrekin josiko dituzte plaza azpian. Azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, plazan jarriko dute «emakumeok jasaten ditugun eraso sexista guztiak salatzeko». Egun horretan bertan, 13:00etan, elkarretaratzea egingo dute.