Gaur, 22:15ean, Usurbe Antzokian, bere azken lana taularatuko du Urrup antzerki taldeak: Hitz egin behar dugu. Julio Escaladaren Mutis obran oinarritzen bada ere, Rosa Rojok egokitutako bertsio libre bat aurkeztuko du: «Urrupek antzezlan hau gaztelera...
Gaur, 22:15ean, Usurbe Antzokian, bere azken lana taularatuko du Urrup antzerki taldeak:
Hitz egin behar dugu. Julio Escaladaren
Mutis obran oinarritzen bada ere, Rosa Rojok egokitutako bertsio libre bat aurkeztuko du: «Urrupek antzezlan hau gazteleraz taularatu izan du aurrez beste antzoki batzuetan arrakasta bikainarekin, baina euskaraz taularatzeko gogoari kasu eginaz, hemen gaude euskal bertsioarekin».
Zazpi bakarrizketetan, «bikotekideen arteko komunikazio eza da guztien gai amankomuna. Egoerari aurre egin ezinik, gizonezkoen ezkutuko ihesa ge- hiegizkoa gertatzen da. Koldarkeria horrek emakumeen bihotzak sutuko ditu». Rosa Rojoren zuzendaritzapean Jose Luis Argiñano, Josune Azurmendi, Arantxi Barandiaran, Marisol Cavero, Imanol Juanes, Asier Korta, Gorka Lariz, Ana Martinez, Ana Mendia eta Jokin Suarez dira aktoreak ariko dira.