Hitzen zaindariak Legazpin izan dira
Maddalen Arzallusek hiru legazpiar elkarrizketatu ditu ETB1-eko Gure Kasa saiorako
Maddalen Arzallus eta Joseba Villarreal Legazpiko grabaketetan
Legazpiko kaleak behin behineko telebista plato bihurtu dituzte gaur goizean, ETB1-eko Gure Kasa saioko Hitzen Zaindaria atalerako grabaketak direla eta. Telebista saio hori osatzen duen sailetako bat da Hitzen Zaindaria, eta Maddalen Arzallusek gidatuta, herriz herri ibiltzen dira galdutako edo herri horietan bakarrik erabiltzen diren hitz eta esamoldeen bila. Gaur Legazpin izan dira eta hitz eta esamolde horietako batzuren inguruan jardun dute hiru legazpiarrekin: Agustin Beloki, Joseba Villarreal eta Tere Madinabeitia.
Gaur grabatutako irudiak azaro amaieran edo abendu hasieran emitituko dituzte, Gari kantariari egindako elkarrizketarekin batera.