Pintaketa lanen ostean, bi norabide ditu berriro Saninazioko aldapak
Atzo Saninazio auzoko aldapako errepidean pintaketa lanak egin zituzten maldak bi norabideak berreskura ditzan.San Jose auzoko lehenengo zenbakitik Saninazio 22 zenbakira doan tartean egin dituzte pintaketa lanak. Ekintza urriko osoko bilkuran onartuta...
San Jose auzoko lehenengo zenbakitik Saninazio 22 zenbakira doan tartean egin dituzte pintaketa lanak. Ekintza urriko osoko bilkuran onartutako Mugikortasun Planean jasota dago.
Asfaltoan pintatuta egon diren stop-a egiteko bi seinaleak kendu dituzte; bat San Jose auzoko lehenengo zenbakian zegoen eta bestea, jaitsiera norabidean, Saninazio 22an zegoen.
Laubidetik datozen ibilgailuentzat stop seinale berria jarri dute. San Jose 4 eta 5 atarien artean norabide bakarreko seinalea dago eta San Inaziora igotzea debekatuta dago. Laubidetik datozen ibilgailuek stop bat egin beharko dute aldapan sartu aurretik.