Babarrunetako txapela eta odolkien sariak Goierrira

Legorretako Joxe Mujika eta Manoli Uranga, ezkerrean, sariekin, atzo, Tolosan. Arg. Ataria

Legorretako Joxe Mujika eta Manoli Uranga saria jasotzen, atzo, Tolosan. Arg. Ataria

Tolosako Babarrunaren festako lehiaketetako sari nagusiak Goierrira etorri dira. Legorretako Ajoain baserriko Joxe Mujikak eta Manoli Uranga senar-emazteek bosgarren aldiz irabazi dute babarrun ekoizle onenaren saria –azken bi urteetan bigarren izan dira–. Biek ala biek adierazi dute “ilusio handia” egiten diela beste behin txapela janztea, baina gogoratu dute ” egunerokoan lan handia” egin behar dela babarru ona ateratzeko.

Bestalde, 26. Odolki Lehiaketako sari nagusia Jesus Mari Deba Hestebeteek irabazi dute, eta bigarrena Ordiziako Mujika odolkiek. Sari banaketa hasi aurretik omenaldia egin zieten Roberto Ruiz sukaldari beasaindarrari eta bere taldeari, Tolosako Babarrunaren alde egindako lana eskertzeko.

Aintzane Deba odolki lehiaketako lehen sariarekin. Arg. Ataria

Aintzane Deba odolki lehiaketako lehen sariarekin. Arg. Ataria

Ordiziako Mujika Odolkietako ordezkaria, bigarren sariarekin. Arg. Ataria

Ordiziako Mujika Odolkietako ordezkaria, bigarren sariarekin. Arg. Ataria

Roberto Ruiz sukaldari beasaindarra, oroigarriarekin. Arg. Ataria

Roberto Ruiz sukaldari beasaindarra, oroigarriarekin. Arg. Ataria

 

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend