Emakumeen errugbia sustatzeko ekimena Ordizian

Errugbiarekin lotutako hainbat ariketa egin dituzte Altamiran bildu diren neskek.

Errugbiarekin lotutako hainbat ariketa egin dituzte Altamiran bildu diren neskek.

Ekarri lagun bat ekintza antolatu du Altamiran Ordiziako errugbi taldeak: nesken errugbia bultzatzea izan da ekimenaren helburua. Hainbat emakume bildu dira Altamiran errugbiaren nondik norakoak ezagutzeko. 10:00etan hasi dute entrenamendu saioa, eta ordubeteko iraupena izan du.  Dudarik gabe, aukera paregabea izan dute neska askok errugbiarekin lehenengo kontaktua izateko.

Errugbian kirola egiteaz gain, gainontzeko taldeetako jokalariak ezagutzeko eta haiekin harreman estuak egiteko aukera dutela adierazi dute Ihintza Lekuonak eta Klara Schmidtek. Hainbat urte daramatzate Ordiziako errugbi taldean, eta eurak ere entrenamendura gerturatu dira nesken errugbia bultzatzera.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend