Azken jolas bat, agur esan aurretik
Hamaika urteko ibilbidearen ondoren, Zingi-Zango Legazpiko Euskara Elkarteak agur esango du. Euskararen Egunarekin batera etengo du ibilbidea, legazpiarren artean euskara bultzatzea helburu izan duen elkarteak. Azken txanpa honetan ordea, jolas bat proposatu diete herritarrei. Hamaika urte zituzten garaian ateratako argazki hauek, zein herritarrenak diren asmatu behar da. Euskaraldiak iraun bitartean (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) parte hartu ahal izango da Zingi-Zangoren webgunean. Errigorako bi saski zotz egingo dituzte asmatzen dutenen artean.