Aralarri buruzko dokumentala Zaldibia, Zumarraga eta Ataunen
Aralar, mundua leku den lurra dokumentala herriz herri egiten ari den emanaldi biraren barruan, aste honetan Goierriko hiru herritan ikusi ahalko da.Zaldibiako Herri Antzokian gaur emango dute ikuskaria, 85 minutuko iraupenekoa. 19:00etan hasiko da.Bih...
Zaldibiako Herri Antzokian gaur emango dute ikuskaria, 85 minutuko iraupenekoa. 19:00etan hasiko da.
Bihar, asteazkena, Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da ikusgai, 19:30ean. Arbizun (Nafarroa) ere emango dute bihar (udaletxean, 20:00etan).
Ataunen, berriz, ostegunean jarriko dute Aralar, mundua leku den lurra dokumentala. Herri Antzokian 19:00etan da.
Beste zortzi emankizun dituzte hitzartuta, aipaturikoez gain. Zerainen, adibidez, abenduaren 3an izango da, kultur etxean 18:00etan.