Autozaleen bertso afarirako txartelak salgai jarri dituzte
LAZKAO // Goierriko Rallyesprinta antolatzen duen Ikullu Racing autozale taldeak bertso-afaria antolatu du, bigarren aldiz. Abenduaren 14an da, Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Aratz Igartzabal, Beñat Lizaso eta Iban Urdangarin dira bertsotan. Txartel...
LAZKAO // Goierriko Rallyesprinta antolatzen duen Ikullu Racing autozale taldeak bertso-afaria antolatu du, bigarren aldiz. Abenduaren 14an da, Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Aratz Igartzabal, Beñat Lizaso eta Iban Urdangarin dira bertsotan. Txartelak (30 euro) abenduaren 11ra arte edukiko dituzte salgai, Lazkaoko Zelata, Alboka, Giroa, Herriko eta Usasti tabernetan eta Gerriko dendan.