Bareak merkatari elkarteak Bareak Friday kanpaina antolatu du aste honetarako. Iaz hasi ziren, «Black Friday-aren aurreko egunetan salmentak gelditzen zirela ikusita». Honela, «ohiko deskontuen ordez herriko dendetan erosketak sustatzeko eta bertako...
Bareak merkatari elkarteak
Bareak Friday kanpaina antolatu du aste honetarako. Iaz hasi ziren, «
Black Friday-aren aurreko egunetan salmentak gelditzen zirela ikusita». Honela, «ohiko deskontuen ordez herriko dendetan erosketak sustatzeko eta bertako merkataritza balioan jartzeko ekintza berri bat antolatu zuen Bareak-ek 2017an».
Beraz, ostiralera arte kanpainara atxikitako dendetan egiten diren erosketen artean 600 euroko erosketa txeke bat zozkatuko da. Parte hartzeko, erosketa bat egiten duten bakoitzean emango zaien txartela bere datuekin bete behar dute bezeroek eta dendan bertan egongo den kutxatxo batean sartu.
Larunbatean gastatu
Zozketa Black Friday egunean egingo da, hilaren 23an, 20:00etan. «Momentuan deituko zaio irabazleari. Izan ere, erosketa txekea hurrengo eguneko goizean gastatuko beharko du denda parte hartzaileetan».