Gaur hasiko da ZerainLaben udazken kulturala
ZerainLab elkartearen hirugarren urteurrena ospatzeko, udazken kulturala antolatu dute Zerainen. Gaur, 18:00etan izango da lehenengo ekitaldia: abenduaren 1ean, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako Bertso txiki, saio handi bertso jaialdi...
ZerainLab elkartearen hirugarren urteurrena ospatzeko, udazken kulturala antolatu dute Zerainen. Gaur, 18:00etan izango da lehenengo ekitaldia: abenduaren 1ean, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako Bertso txiki, saio handi bertso jaialdirako gaiak prestatuko dituzte elkartean. ZerainLaben esanetan, «Bertsozale Elkarteak herritarrekin gaiak prestatzeko metodo berri bat pro- batuko du lehen aldiz». Amaieran pintxo-potea egingo dute. Bihar, berriz, 17:30ean, kirolari ezagun baten bisita izango dute plazan. Eskolako haurrek elkarrizketatuko dute.