'Herri txiki' saioko ikuskizuna bihar izango da Lazkaon
LAZKAO // Aurreko astean erreportajeak grabatu ondoren, Euskal Telebistako Herri txiki, infernu handi programaren bigarren atala bihar grabatuko dute, Lazkaon. Areria antzokian bakarrizketa egingo dute Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek, et...
Aurreko astean erreportajeak grabatu ondoren, Euskal Telebistako
Herri txiki, infernu handi programaren bigarren atala bihar grabatuko dute, Lazkaon. Areria antzokian bakarrizketa egingo dute Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek, eta bertso batzuk kantatuko ditu Sebastian Lizasok. 20:00etan hasiko da. Txartelak banatzen 19:30ean hasiko dira, antzokiko leihatilan.