Javier Lopez durangarrak irabazi du Ataungo argazkigintza rallya
Ataungo 14. Argazki Rallyaren sariak larunbatean banatu zituzten, Herri Antzokian. Aurkeztutako argazkiak ikusi zituzten lehenengo. Urriaren 7an gauzatu zuten rallya. 19 partaide aritu ziren, horietatik bost ataundarrak. Bost gai jarri zizkieten: teila...
Javier Lopez Favian durangarrak irabazi du lehenengo saria (300 euro eta oroigarria). Ataunen lehen irabazia den Carlos de Cos Azkonak jaso du bigarren saria (150 euro eta oroigarria).
Herritarren artean, aurreneko saria (90 euro eta oroigarria) Karmele Begiristain Aizpuruak jaso du, eta bigarrena (bi txuleta eta bi botila ardo) Andoni Aizpurua Gazteluk.
Xanti Iruretagoiena oroitu
Sari banaketaren garaian, Xanti Iruretagoiena ataundar zena gogoratu dute antolatzaileek eta argazkilariek. Apirilaren 22an hil zen. Argazki rallyaren urte guztietan epaimahaiko kide izan zen Iruretagoiena. Haren lana eta borondatea eskertu dute.