Kalerrota eta Labeaga lotuko dituen igogailua, udaberrirako
Urretxuko Udalak datozen egunetan esleituko du Lizeoaren eta etxe orratzaren artean kokatuko den igogailua instalatzeko obra. Azpiegitura honek Kalerrota eta Labeaga kaleak lotuko ditu.Obra 186.700 euroan esleituko da, baina gastua handiagoa izango da....
Obra 186.700 euroan esleituko da, baina gastua handiagoa izango da. Kopuru horri obra zuzendaritzako teknikarien lansariak (11.500 euro inguru) eta segurtasun kameren instalazioa (8.000 euro) gehitu behar zaizkio. Hala, igogailua 206.200 euro inguru kostako zaio udalari.
Obrak abenduan hastea espero da. Hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusten denez, igogailua udaberrirako prest egotea espero da.
Espaloi berria
Bestalde, udala Goldeneko plazatxotik Isabeleko bidegurutzera doan espaloia berritzen ari da. Aurrekontua 35.650 eurokoa da. Lanak hiru fasetan egingo dira eta obraren iraupena bederatzi astekoa izango da. Eguraldiak laguntzen badu, lehenago bukatuko dute. Etxebizitzen eta denden aurrean pasabideak jarriko dituzte, herritarrei ahalik eta arazo gutxien sortzeko.