La Sallen 300. urteurreneko ekitaldiak hasiko dituzte gaur
La Salle erakundeak datozen 365 egunetan, La Salleko San Joan Bautista bere fundatzailearen heriotzaren hirugarren mendeurrena ospatuko du. Ekitaldiei hasiera emateko, gaur, La Salle zentroek oroitzapenezko olana jarriko dute beren instalazioetan. Beas...
Ekitaldia gaur
Horrekin batera, La Salleko hezkuntza elkartearekin batera, «ospakizun xume bat» ere egin nahi dute gaur, 16:00etan. Eguraldia ona bada, San Inazio ikastetxearen aldamenean dagoen patioan egingo da, bestela, Andre Mari kaleko ikastetxeko estailitako patioan.
Ospakizun urtean zehar, beste hiru data esanguratsu ere nabarmenduko dituzte: apirilaren 7a (La Salleko San Joan Bautistaren heriotza eguna) eta 30a (jaioteguna), eta maiatzaren 15a, santuaren festaburua.