Olaberriko 2019ko udal aurrekontua bihar onartuko dute
OLABERRIA // Ohiko osoko bilkura egingo du Olaberriko Udalbatzak bihar, 18:00etan, udaletxean. Gai ugari dituzte aztergai. 2019ko udal aurrekontua onartzea izango da behinena. Gainera, Ihurreko eskola zaharretan eraikiko dituzten bost etxebizitza udala...
OLABERRIA // Ohiko osoko bilkura egingo du Olaberriko Udalbatzak bihar, 18:00etan, udaletxean. Gai ugari dituzte aztergai. 2019ko udal aurrekontua onartzea izango da behinena. Gainera, Ihurreko eskola zaharretan eraikiko dituzten bost etxebizitza udalak zuzenean erostea ere onartuko dute. Kreditu aldaketa bat, Sasietako estatutuen aldaketa eta 2017ko kontua behin betiko onartuko dira.