Ordizian elkarteak 750 euro zozkatuko ditu erosleen artean
Ordizian merkatarien elkarteak, Blue Friday ekimena antolatu du azaroaren 23ra arte. Hori horrela, Blue Friday eguneko arratsaldean gastatzeko 750 euro zozkatuko dituzte.Gainontzeko herrietan Black Friday bezala ezaguna dena Ordizian, urdinari errefent...
Gainontzeko herrietan Black Friday bezala ezaguna dena Ordizian, urdinari errefentzia eginez, Blue Friday izenarekin egingo dute. Helburua, erosketak herriko dendetan egiteko erosleak animatzea da.
Ekimen honetan parte hartuko duten establezimenduetan erosketak egin edota kontsumituz gero, norberaren datuekin bete beharreko txartelak eskuratu daitezke, azaroaren 23ra arte. Txartelak Ordizian elkartearen atean jarri duten postontzian bota behar dira. Zozketa azaroaren 23an egingo dute, 13:15ean.