Oruesagasti eta Kerejeta, Trikitixa Elkartearen diskoan
ZUMARRAGA // Trikitixa Elkarteak Haziak II diskoa argitaratu du. Disko horretan 25 urte azpiko hamar bikote eta taldek parte hartu dute. Aukeratuen artean Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti zumarragarrak daude. Zumarragarrek Urruneko gutunak kanta gr...
ZUMARRAGA // Trikitixa Elkarteak Haziak II diskoa argitaratu du. Disko horretan 25 urte azpiko hamar bikote eta taldek parte hartu dute. Aukeratuen artean Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti zumarragarrak daude. Zumarragarrek Urruneko gutunak kanta grabatu dute. Diskoa trikitixa.eus webgunean eros daiteke. Aurkezpen kontzertua Durangoko Azokan izango da: abenduaren 6an, 17:40ean.