«Euskaraldian parte hartuko duten langile kopurua oso goitik dago pentsa genezakeenetik»
Goierriko enpresetako euskara batzordeak zaudete Ingudean. Zein da arlo horretan orain arte egin duzuen lanketa?Lortu dugun gauzarik garrantzistsuenetako bat, Ingudean elkartzen garen Goierriko 10 enpresen arteko elkarlana da. Enpresa bakoitzak bere ne...
Lortu dugun gauzarik garrantzistsuenetako bat, Ingudean elkartzen garen Goierriko 10 enpresen arteko elkarlana da. Enpresa bakoitzak bere neurrian, bere abiadan, baina guztiok dugu helburu bera: euskarari enpresetan ere poliki-poliki bere lekua ziurtatzea. Eta hor badira guztiok batera adostu eta urtero aurrera atera ahal izan ditugun hainbat gauza: hornitzaileekin dugun harremana eta euskararekiko gure jarrera adieraztea, adibidez.
Zer moduzko harrera izan du Euskaraldiak langileen artean?
Euskal Herri osoan bezala, gure lantegietan aurreikusi genezakeen emaitzak gainezka egin digu: Euskaraldian parte hartuko duen langile kopurua oso goitik dago hasieran pentsa genezakeenetik. Gure arteko enpresa batzuk Euskaraldiak propio haientzat sortutako datu-basea dute eta horregatik dakite hori. Eta gainontzeko enpresetan ere, guztietan egin dugu zerbait: talde argazkiak, komunikazioa langileei, izen-emateak sustatu…
Zein da enpresa munduan euskarak duen egoera eta zertan jarri behar litzateke indarra?
Enpresa bakoitza mundu bat da euskarari egiten zaion lekuari dagokionez, eta gure artean bada Hizkuntza Politika arautuaz lanen ari direnetik, inongo Euskara Plan zehatzik gabe natural-natural euskaraz lanean ari diren enpresetarainoko aukera. Guztiok zerbait badugu bat etortzera bultzatzen gaituena, hori da, produktua edozein dela ere, beraren ekoizpena euskaraz egitea posible dela jakitun garela. Eta horretarako ohitura eta inertziak aldatzen joatea besterik ez dela.