Ipuin, bertso eta marrazki sariketa antolatu dute Seguran
Segurako Elorri eta Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri elkarteek XV. ipuin, bertso eta marrazki lehiaketa antolatu dute, euskara eta euskal kultura suspertu eta indartzeko helburuarekin. Segura, Zerain eta Mutiloako haur eta gaztetxoez gain, Iparra-Hegoa ...
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek orrialde bateko ipuina edo bi kopla edo bertso idatzi beharko dituzte, Ze musika tresna ekartzea nahi duzu Olentzerok gaitzat hartuta. 3. eta 4. mailakoek, Olentzero Pirinioetara (Hiru Erregeen Mahaira) joan omen da , etorriko ote da? galderari erantzun beharko diote bi orrialdeko ipuinean edo 3 bertso edo koplatan. Azkenik, 5. eta 6. mailakoek, 2-3 orrialdeko ipuina edo 4 bertso idatzi beharko dituzte. Gaia ondorengoa da: Olentzerori gutuna idazten ari da haur-gaztetxo bat, eta aldamenean beste herrialde batetik etorritako batek, zertan ari den galdetzen dio.
Lanak hilaren 29ra arte aurkeztu behar dira ikastetxeetan, edo 30ean Elorrin. Abenduaren 22an banatuko dira sariak.