Elegante Eguna, egun dotorea

IMG_8230

Ormaiztegiko San Andres jaiak hasi dira, eta gaur, larunbatez, Elegante Eguna ari dira ospatzen. Ormaiztegin aspalditik dute elegante fama, baina duela sei urte hasi ziren, Zumalakarregi Museoaren ekimenez, XIX. mendeko elegantez janzten. Izan ere, garai hartan jende dotorea etortzen zen trenez nahiz automobilez, Ormaiztegiko bainuetxe entzutetsura. Garai haiek gogora ekarriz, museo parean elkartu dira eleganteak, garaiko kotxeen bueltan. Handik, bainuetxea zegoen tokiraino joan dira desfilean, txarangak lagunduta.

Arratsaldean umeentzako tailerra izango dute, eliza atarian. 17:30ean, txokolatea eta bolatuak prestatu eta probatuko dituzte. Eta gauean, gazteen txanda izango da; Guri5! taldea eta Stepi Selektah ariko dira, karpan.

Bihar umeen danborrada egingo dute, 12:00etan hasita. Arratsaldean berriz (18:00), Goruntz dantza taldearen emanaldia izango da, Zubipe kiroldegian. Jaien egitarauak atseden hartuko du gero, ostegunera arte.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend