Azaroaren azkeneko aste honetarako, Mendi Astea antolatu dute Ordiziako Mendizaleen elkarteko kideek, Goierriko Mendizale Beteranoen laguntzarekin. Hori horrela, hitzaldi sorta oparoa antolatu dute, besteak beste. Aurtengoa, 54. edizioa izango da.Goier...
‘Al otro lado de la cuerda’ filmeko lantaldea; tartean da Arkaitz Iurrita ormaiztegiarra (eskuinetik lehena).
Azaroaren azkeneko aste honetarako, Mendi Astea antolatu dute Ordiziako Mendizaleen elkarteko kideek, Goierriko Mendizale Beteranoen laguntzarekin. Hori horrela, hitzaldi sorta oparoa antolatu dute, besteak beste. Aurtengoa, 54. edizioa izango da.
Goierriko Mendizale Beteranoek ireki zuten atzo arratsaldean Mendi Asteko egitaraua,
Arabako bira hitzaldiarekin eta hurrengo egunetan, ostiralera arte hain zuzen ere, egunero egongo da hitzaldiren bat.
Gaur, Xabier eta Iker Mujikaren txanda da.
Aconcagua: ezinezkoaren ikasgaia da aurkeztuko dutena. Bihar, asteazkena, Beñat Arratibelek eta Asier Izagirrek
Kirgizistango mendietan: Khan Tengri eta Lenin hitzaldia egingo dute. Ostegunean, berriz,
Sokaren beste aldean, Arkaitz Iurritaren eskutik. Azkenik, ostiralean, Antxon Iturritzak, Euskal mendizaletasunaren historia izango du hizpide.
Gainera, Mendi Astearen barruan, bisita gidatua egin zuten atzo, D’elikatuz zentroan jarrita dagoen
Mendia bete diru erakusketa ikusteko. Iturritzak berak eman zituen erakusketaren inguruko xehetasunak. Mendiak dauden munduko herrialde derberdinetako bankuko billeteak bildu ditu Emmoa fundazioak erakusketan eta Goierriko Mendizale Beteranoek ekarri dute Ordiziara. Bihar arte dago ikusgai.
Argazki erakusketa
Goierriko Mendizale Beteranoek, bestalde,
Amets gauzatuak argazki erakusketa jarri dute ikusgai Barrenan. Euskal Herrian egindako ibilbideetan ateratako argazkiak dira, 176 guztira. Azaroaren 30era arte egongo da erakusketa ikusteko aukera.