UGLEko langileek greba egingo dute gaurtik ostiralera bitartean
Azken lan hitzarmena 2009an sinatu zuten. Patronalaren jarrera «immobilista» dela salatu dute. Atzo goizean UGLEko langileek kontzentrazioa egin zutenUrola Garaiko Lanbide Eskola (UGLE) itunpeko ikastetxeko langileek greba egingo dute gaurtik ostiral...
Azken lan hitzarmena 2009an sinatu zuten. Patronalaren jarrera «immobilista» dela salatu dute. Atzo goizean UGLEko langileek kontzentrazioa egin zuten
Urola Garaiko Lanbide Eskola (UGLE) itunpeko ikastetxeko langileek greba egingo dute gaurtik ostiralera bitartean, lan hitzarmen berria eskatzeko. Atzo kontzentrazioa egin zuten. UGLEk 50 langile ditu eta %43k egingo dute greba (irakasleen artean %66k). Lau hauekin, bederatzi izango dira guztira martxotik egindako greba egunak,Azken lan hitzarmena 2009an sinatu zuten eta langile batzordeak erosketa ahalmenaren %12,4 galdu dutela salatu du. «Denbora honetan guztian 36 lan hitzarmen negoziazio mahai egon dira, eta horrek gure negoziatzeko borondatea argi azaltzen du».
Patronalen jarrera, ordea, «immobilista» dela uste dute. «Patronalen erabateko immobilismoaren aurrean, 2017ko azaroan negoziaketak apurtutzat eman genituen eta mobilizazio aldia hasi genuen».
Patronalari eskaerak
Lan hitzarmen mahaian berriro esertzeko, patronalei ondorengo eskaerak kontuan izango dituen proposamen bat aurkezteko eskatu diote: erosketa ahalmena pixkanaka errekuperatzea, errelebu kontraturako sarbide plana eta prekarizatuen eta feminizatuen dauden sektoreetako langileen lan baldintzak hobetzea.
Patronalak eskaintza «duin» bat aurkezten ez badu, gaurtik ostiralera greba egingo dute. «Ikastetxeetako patronal ordezkaritzak benetako negoziaketetara eramango gaituen eduki duineko eskaintza bat aurkezten ez digun bitartean, greba deialdia mantentzera derrigortzen gaituzte».