Bihar sukaldaritza tailerra egingo dute Txerri Gorri elkartean. Ostiralean Joseba Iztuetaren ikus-entzunezkoa eta larunbatean kantu afaria dituzte
Gaur, 19:00etan, izango da Mutiloako aurtengo kultur asteko lehenengo ekintza: ardo kata edo ardo dastaketa. Txerri Gorri kultur elkartean izango da ardoen sekretuak ezagutzeko aukera eta bertan parte hartzeko, aurretik izena emanda egotea komeni da. Bihar, berriz, sukaldaritzako ikastaroa izango da, Txerri Gorri elkartean bertan, 19:00etan, Ostatuko Iñaki sukaldariaren gidaritzapean.
Joseba Iztueta mendizalea.
Ostiralean, ekitaldi bikoitzaz gozatzeko aukera izango da. Batetik, 17:00etan hasita, ludotekan haur jolasak egingo dituzte lehenengo eta txokolate jana ondoren. Bestetik, 19:00etan, Joseba Iztueta mendizaleak
Denbora izeneko leku bat ikus-entzunezkoa eskainiko du, udaletxeko ganbaran.
Kantu afaria
Larunbatean kantu afariaren txanda izango da, Iñaki Labakarekin, 21:00etan, Txerri Gorri elkartean. Afarirako aurrez izena eman behar da.
Eta igandean, kultur astearekin amaitzeko eta Euskaraldiarekin bat eginez, 18:00etan, taldeko argazkia aterako dute plazan, askaria lagun dutela.