Herriko 5 bertsolari ariko dira igandeko bazkariaren ostean

GABIRIA // Euskararen Egunaren bezperan, eta Euskaraldiarekin bat eginez, Gabirian bertso-bazkaria egingo dute, igandean. Herriko bost bertsolari ariko dira: Euxebio Igartzabal, Iñaki Murua, Endika Igartzabal, Gorka Maiz eta Aratz Igartzabal. Ostatuan da bazkaria, 14:30ean. Txartelak bertan dauzkate salgai, 20 euroan. Telefonoz hots eginda ere erreserba daiteke (699 503 646). Iaz egin zuten lehenengo aldiz bertso-bazkaria.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend