Zerainlabek antolatutako kultur astearen barruan, gaur, 18:00etan, kultur etxean, Landalab emaitzak ezagutzeko aukera izango da. «Nekazal eremuko herri txikietan biztanleriaren zahartzeak dakartzan erronka eta arazoei komunitatetik erantzuteko, azken ...
‘Herri txiki, saio handi’ bertso desafioa egingo dute zapatuan, Euskararen Egunarekin.
Zerainlabek antolatutako kultur astearen barruan, gaur, 18:00etan, kultur etxean, Landalab emaitzak ezagutzeko aukera izango da. «Nekazal eremuko herri txikietan biztanleriaren zahartzeak dakartzan erronka eta arazoei komunitatetik erantzuteko, azken bi urteetan esperientzia berritzaile eta esperimental bat garatu du Agintzari kooperatibak: Landalab proiektua». Honela, gaurko saioan, «egindako ibilbidean ikasitakotik, proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Agintzariko teknikariek». Ondoren, pintxo potea egingo dute.
Larunbatean, berriz, euskararen nazioarteko egunarekin bat eginez,
Bertso txiki, saio handi bertso desafioa egingo dute. Maialen Akizu eta Eneko Araiztegi bertsolari gazteek, Iñaki Apalategi eta Nerea Elustondo helduek eta Iñaki Murua eta Millan Telleria beteranoek hartuko dute parte bertso desafioan. 12:00etan, Ostatuan egingo dute lehenengo saioa, 13:00etan Liztormendi elkartean eta 16:30ean, Oiharte sagardotegian. Entzuleak izango dira epaile.
Hiru saioen tartean, 14:00etan, Oiharte sagardotegian bazkaria egingo dute. Izena eman nahi duenak Oihartera deitu behar du. 30 euro balio du bazkariak: entsalada, bakailao tortilla, Lumagorri oilaskoa, gazta, kafea eta edariak; haurrenak 14 euro. Bazkaltzen ez egonda ere, arratsaldeko saioa irekia izango da, goizeko biak bezala.